Mendaro

Mendaroko Udalak 2023-2027 Gobernu Plana aurkeztuko du maiatzaren 9an

El Diario Vasco

mendaro.

Sábado, 27 de abril 2024, 20:20

Mendaroko udal gobernuak datorren maiatzaren 9an (19:00etan, udaletxean) aurkeztuko du 2023-2027 legegintzaldirako duen gobernu plana, bere «jardunaren iparrorratza izango den dokumentua». 75 konpromiso jasotzen dituela aurreratu du, baina dinamikoa izango dela, hau da, aipatutako 75 neurriez gain, gai gehiagori ere helduko diola dio gobernuak: «Behar berriak sortuko direlako eta herritarren eta eragileen ekarpenak jasotzen jarraituko dugulako».

Publicidad

Gainera, plan neurgarria izango omen da: konpromisoa hartuko dute neurrien nondik norakoez eta planaren beraren betetze mailaz maiztasun zehatz batez herritarrak informatzeko. Enetz Ezenarro alkatearen hitzetan, «udal jardueran gardentasuna ezinbestekoa delako, eta gainera herritarren eskubidea delako egin dugu plan hau».

Udal agintariek jakinarazi dute herritarrekin maiz bilduko direla, «udalean esku artean ditugun gaiak modu gardenean azaltzeko, eta denon artean Mendaro aurrerakoiago bat egiten asmatzeko. Garrantzia ematen diogulako gauzak egiteko moduari, elkarlana oinarria izan behar duelako», azpimarratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad