Mendaro

Modesto Newhouse eta Elle Belga taldeen kontzertuak antolatu dituzte ostiralerako

J. L.

Mendaro.

Martes, 20 de febrero 2024, 20:47

Musikazaleek ezinbesteko hitzordua izango dute datorren ostiralean Mendaron. Izan ere, Gararock kolektiboak bi kontzertu antolatu ditu egun horretarako Mendaroko Udalaren eta Ekintzak Bonberenearen laguntzarekin.

Publicidad

Ostiraleko jaialdia 22:00etan hasiko da San Agustin kulturgunean eta bertaratzen direnek Elle Belga talde asturiarraren eta Ataungo Modesto Newhouse taldearen musikarekin gozatzeko parada izango dute.

Sarreren prezioa 5 eurokoa da eta bertaratzeko interesa dutenek kulturguneko atarian bertan erosi ahalko dituzte.

Modesto Newhouse talde askotan aritu den Xabier Etxeberriaren proiektu pertsonala da (iaz, 'Ez dut amets handirik' diskoa argitaratu zuen Ekintzak Bonberenearen eskutik).

Elle Belga taldea, berriz, Xixongo musika eszenan ezagunak diren Fany Alvarezek eta Jose Luis Garciak osatzen dute. 2009tik hona bost lan kaleratu dituzte: '1971', 'Refugio', 'Euforia', 'Simetria' eta 'Lagunak'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad