Mendaro

Motxaila Eguna berotzen joateko goi mailako bertso jaialdia izango da hilaren 17an

J.L.

mendaro.

Martes, 28 de febrero 2023, 21:55

Mendaroarrek Motxaila Eguna ospatuko dute hilaren 18an eta hori berotzen joateko goi mailako bertso jaialdia antolatu du Motxaila Elkarteak aurreko egunerako, Udalaren babesarekin.

Publicidad

Bertso jaialdia 22.00etan hasiko da eta bertan Iruñean jokatu zen azken Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean kantuan aritu ziren lau bertsolari izango dira: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Joanes Illarregi, hain zuzen ere.

Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Urbieta mendaroarra arituko da.

Hilaren 17ko bertso saioa 'Zerua, motxailen aterpe' izenburupean egingo da eta bertaratzeko interesa duten herritar guztiek dagoeneko eros ditzakete emanaldirako sarrerak. Prezioa zazpi eurokoa da eta Morroskillo dendan eta Aitzbeltz tabernan jarri dituzte salgai.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad