Borrar
Iaz Mendaron Santa eskean ibili zen taldea. BARREN
Otsailaren 3an aterako dira mendaroarrak Santa eskean

Mendaro

Otsailaren 3an aterako dira mendaroarrak Santa eskean

Nahi duen orok parte hartu ahal izango du eta batzen den dirua In Leike Kultur elkartearentzat izango da

El Diario Vasco

Mendaro.

Sábado, 27 de enero 2024, 22:21

Aurten ere, ohiturari jarraituz, Santa eskean aterako dira Mendaron. Aurtengoan otsailaren 3an izango da, larunbatarekin, eta antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte parte-hartzera. Horretarako, nahikoa izango da egunean bertan, udaletxe azpira agertzea goizeko 8:30ean. «Batzen garen guztiok hiru taldetan banatuko gara bertso kantari aritzeko», aurreratu dute. Talde bat Nerea Elustondo eta Amaia Agirre bertsolariekin Sahatsu mendira abiatuko da. Beste bat, Beñat Lizaso eta Aitor Salegirekin Mendarozabalera. Eta azkenik, hirugarren talde bat Iñigo Zubiaurre 'Beitxi' eta Aitor Zubikarairekin batera Aran Erreka auzora joango da. Batzen den dirua In Leike Kultur elkartearentzat izango da.

Goiza kantu kantari igaro ostean, Aizpe elkartean bazkari bikain batekin gozatuz bukatuko dute eguna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Otsailaren 3an aterako dira mendaroarrak Santa eskean