Borrar

Mendaro

Padel eta frontoiko erreserbak eta ordainketak online egiteko sistema ezarri nahi du Udalak

J. L.

MENDARO.

Martes, 11 de febrero 2025, 20:24

Udalak Jubilatuen tabernaren bitartez egin izan ditu azken urteotan herriko frontoiaren eta padel pistaren erreserbak eta ordainketak, tabernaren egutegi eta ordutegiak erabiltzaileentzat Udal bulegoek baino malgutasun eta erosotasun handiagoa eskaintzen zutela ulertuta.

Orain, ordea, malgutasun eta erosotasun horretan beste urrats bat ematea erabaki du Udalak herritarren hainbat eskaera kontuan hartuz. Horretarako, bi ekipamendu hauetan sarrera kontrolerako zerraila elektronikoak instalatuko ditu eta, era berean, zerraila hauekin integratutako software aplikazio bat jarriko da, Udalaren web orriaren bitartez erreserbak eta ordainketak egin ahal izateko.

Udaletik jakinarazi dutenez, «modu honetan norbaitek bi instalazio hauetakoren batean egun eta ordu jakin baterako ordainketa egin eta erreserba burutzen duenean, kode bat jasoko du telefono mugikorrean, erreserbatuta duen denbora tartean dagokion instalazioko atea ireki ahal izateko».

Telefono mugikor egokirik ez dutenek, udaletxeko sarreran jarritako eguneratze aparatu baten bidez eguneratu ahal izango den txartel bat lortzeko modua izango dute instalazio hauetako ateak irekitzeko. Mendaroko Gimnasioa arduratuko da kudeaketa guztiaz.

Ordenantza berria onartuta

Frontoiaren eta padel pistaren erabilerarako sistema berria martxan jarri aurretik Udalak beharrezko ikusi zuen bi instalazio hauen erabilera arautzeko ordenantza bat egitea.

Horretarako parte hartze prozesu bat abiatu zuen, interesa zuen edonork egoki ikusten zituen ekarpenak egin zitzan. 14 lagunen ekarpenak jaso ziren eta ahal izan den neurrian, ekarpen horietan oinarrituta idatzi zen azken Osoko Bilkuran Udalbatzak ahobatez onartu zuen ordenantza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Padel eta frontoiko erreserbak eta ordainketak online egiteko sistema ezarri nahi du Udalak