![Paul Mekolalde, Unax Ansola eta Maddi Muñoz elgoibartarrak garaile XXIX. Euskarazko Ipuin lehiaketan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/04/90490405--1200x840.jpg)
Mendaro
Paul Mekolalde, Unax Ansola eta Maddi Muñoz elgoibartarrak garaile XXIX. Euskarazko Ipuin lehiaketanSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Paul Mekolalde, Unax Ansola eta Maddi Muñoz elgoibartarrak garaile XXIX. Euskarazko Ipuin lehiaketanMendaroko udalerriak Errenteriako Landarbaso abesbatzaren kontzertu berezi batekin ospatu zuen joan den larunbatean bere sorreraren 40. urteurrena eta Udalak ekitaldi hori baliatu zuen XXIX. Euskarazko Ipuin lehiaketaren sariak banatzeko.
Adinaren araberako hiru maila ezberdinetan banatuta, guztira 803 lagunek hartu zuten parte sariketaren azken edizioan eta kategoria guztietan haur eta gaztetxo elgoibartarrak suertatu ziren garaile. Hauek Enetz Ezenarro alkatearen eta Dorleta Lazarobaster zinegotziaren eskutik jaso zituzten irabazitako sariak.
LH1etik LH4ra arteko haurrentzako atalera (iazko irabazlearen ipuina ilustratzea zuten egitekoa) 495 lan aurkeztu ziren eta irabazlea Paul Mekolalde izan zen.
LH5etik DBH2ra artekoei zuzendutako kategorian (antolatzaileek marrazki bat eman zieten eta hotik abiatuta ipuin bat osatu behar izan zuten) 237 lagunek parte hartu zuten eta Unax Ansola suertatu zen garaile.
Azkenik, DBH3-4ko gaztetxoek komiki bat osatu behar izan zuten eta irabazlea Elgoibar Institutuko Maddi Muñoz izan zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.