Mendaro
Paul Mekolalde, Unax Ansola eta Maddi Muñoz elgoibartarrak garaile XXIX. Euskarazko Ipuin lehiaketanMendaro
Paul Mekolalde, Unax Ansola eta Maddi Muñoz elgoibartarrak garaile XXIX. Euskarazko Ipuin lehiaketanMiércoles, 3 de enero 2024, 21:39
Mendaroko udalerriak Errenteriako Landarbaso abesbatzaren kontzertu berezi batekin ospatu zuen joan den larunbatean bere sorreraren 40. urteurrena eta Udalak ekitaldi hori baliatu zuen XXIX. Euskarazko Ipuin lehiaketaren sariak banatzeko.
Publicidad
Adinaren araberako hiru maila ezberdinetan banatuta, guztira 803 lagunek hartu zuten parte sariketaren azken edizioan eta kategoria guztietan haur eta gaztetxo elgoibartarrak suertatu ziren garaile. Hauek Enetz Ezenarro alkatearen eta Dorleta Lazarobaster zinegotziaren eskutik jaso zituzten irabazitako sariak.
LH1etik LH4ra arteko haurrentzako atalera (iazko irabazlearen ipuina ilustratzea zuten egitekoa) 495 lan aurkeztu ziren eta irabazlea Paul Mekolalde izan zen.
LH5etik DBH2ra artekoei zuzendutako kategorian (antolatzaileek marrazki bat eman zieten eta hotik abiatuta ipuin bat osatu behar izan zuten) 237 lagunek parte hartu zuten eta Unax Ansola suertatu zen garaile.
Azkenik, DBH3-4ko gaztetxoek komiki bat osatu behar izan zuten eta irabazlea Elgoibar Institutuko Maddi Muñoz izan zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.