Mendaro

Petti-k eta Etxeko Uzta taldeak kontzertua eskainiko dute bihar San Agustin kulturgunean

J. L.

mendaro.

Miércoles, 26 de junio 2024, 20:04

Petti musikari beratarrak kontzertua eskainiko du bihar, Etxeko Uzta taldearekin, Mendaron.

Publicidad

Emanaldia Santa Kruzkuako parkean egingo zela iragarrita zegoen baina ostiral honetan eguraldi iragarpenak euria ematen duela eta, antolatzaileek kontzertuaren kokapena aldatzea erabaki dute. Azkenean, Petti musikariak Etxeko Uzta taldearekin bihar eskainiko duen kontzertua San Agustin kulturgunean egingo da, 19:00etan hasita.

Edonola ere, biharko kontzertuan Petti kantautore eta musikaria gitarrarekin arituko da eta bere ondoan Etxeko Uzta taldeko lagunak izango ditu: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta haren anaia Igor (bateria).

Biharko kontzerturako sarrera doanik izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad