Las diez noticias clave de la jornada

Mendaro

'Plazan dantzan' saioa, kantu bazkaria eta bertso afaria izango dira gaur herrian

J.L.

mendaro.

Sábado, 15 de julio 2023, 22:27

In Leike kultur elkarteak 'Plazan dantzan' saioa, kantu bazkaria eta bertso afaria antolatu ditu igande honetarako azken egunotan herrian ospatzen ari den II. Garagardo azoka solidarioaren baitan.

Publicidad

Hasteko, eskualdean dantzan ikasten ari diren guztien partaidetzari irekita egongo den 'Plaza dantzan' saioa izango da, 12.00etan eta Inguma musika taldearen partaidetzarekin.

Horren ondoren (14.30ean) kantu bazkaria egongo da azoka gunean eta bazkalostean (17.30ak aldera) trikiti poteoa herrian zehar.

Jardunaldia borobiltzeko Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin bertso afaria izango da (20.30ean) Goñati frontoian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad