Mendaro
Santa Ana eguna asteburuan ospatzen denean, Trinitate Txiki jaieguna izango da herrianSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Santa Ana eguna asteburuan ospatzen denean, Trinitate Txiki jaieguna izango da herrianJ. L.
mendaro.
Viernes, 14 de junio 2024, 21:00
Mendaroko Udalbatzak 2025erako tokiko jaien egutegi ofiziala onartu zuen joan den maiatzaren 28an egindako Osoko Bilkuran.
Era berean, Udalbatzak erabaki zuen, hemendik aurrera, Santa Ana eguna asteburu batean ospatzen den bakoitzean, Trinitate Txiki eguna jaiegun gisa ospatuko dela herrian. Neurri honen helburua «Mendaroko biztanleek Santa Ana asteburuetan tokatzen den urteetan jaiegun gehigarri bat ospatu ahal izatea bermatzea» da.
Gauzak horrela, datorren urtean tokiko ohiko Santa Ana jaieguna larunbata izango denez, Trinitate Txiki izendatu da jaiegun alternatibo gisa. Hala, 2025ean, ekainaren 16ko Trinitate Txiki eguna, jaiegun izendatu da Mendaron (Santa Ana eguna, uztailaren 26an ospatzen dena, larunbata izango da).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.