Mendaro

Santa Ana eguna asteburuan ospatzen denean, Trinitate Txiki jaieguna izango da herrian

J. L.

mendaro.

Viernes, 14 de junio 2024, 21:00

Mendaroko Udalbatzak 2025erako tokiko jaien egutegi ofiziala onartu zuen joan den maiatzaren 28an egindako Osoko Bilkuran.

Publicidad

Era berean, Udalbatzak erabaki zuen, hemendik aurrera, Santa Ana eguna asteburu batean ospatzen den bakoitzean, Trinitate Txiki eguna jaiegun gisa ospatuko dela herrian. Neurri honen helburua «Mendaroko biztanleek Santa Ana asteburuetan tokatzen den urteetan jaiegun gehigarri bat ospatu ahal izatea bermatzea» da.

Gauzak horrela, datorren urtean tokiko ohiko Santa Ana jaieguna larunbata izango denez, Trinitate Txiki izendatu da jaiegun alternatibo gisa. Hala, 2025ean, ekainaren 16ko Trinitate Txiki eguna, jaiegun izendatu da Mendaron (Santa Ana eguna, uztailaren 26an ospatzen dena, larunbata izango da).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad