Mendaro
Santa Anako trenbide-pasagunea babesteko neurriak martxanMendaro
Santa Anako trenbide-pasagunea babesteko neurriak martxanA.U.
MENDARO.
Sábado, 15 de junio 2024, 21:05
Duela aste batzuk Mendaroko alkatea, Enetz Ezenarro, harremanetan jarri zen Euskal Trenbide Sareko (ETS) zuzendari nagusiarekin herriko trenbide pasaguneen egoerari buruzko kezka adierazteko. Mendaron ETSko lau trenbide-pasagune daude egun –Santa Ana, Erramone, Igartuzarra eta Bigoate– eta bertan ez dago oinezko eta kotxeentzako inolako hesi ez babesik. «Egoera hau arriskutsua da, behin baino gehiagotan ikusi dugun moduan», nabarmendu dute Udaletik.
Publicidad
Aipatutako lau trenbide-pasabide horien artetik, Santa Anakoa da Udala gehien arduratzen duena, oinezko zein ibilgailuen zirkulazio handiena duelako. Gainera, elkarren oso segidan datozen bi bihurguneren artean kokatuta dagoenez, trenbide-pasabide honen kokapena bereziki arriskutsua da, bai alde batera eta bai bestera oso ikuspegi mugatua duelako.
Euskal Trenbide Sareari egindako proposamena Santa Anako bi pasabideen nibelak bereiztea izan zen, eta hori egiten ez den bitartean, arriskua adierazten duten soinu eta argiek lagunduta, trena datorrenean igo eta jaisten diren hesiak lehenbailehen jartzea gerta daitezkeen istripu larriak ekiditeko. Bestalde, Mendaroko gainontzeko trenbide-pasabideetan ere segurtasuna hobetuko luketen neurrien azterketa egiteko eskaera ere egin zizaion.
Udalak jaso duen erantzunaren arabera, Santa Anako trenbide-pasagunearen kasuan, egokitzapen soluzio bat diseinatzen ari da ETS. Erabiltzaileen aldeko ohartarazpena duen babes automatikoa izango da, eta, seinale finkoez gain, seinale akustiko argitsuak ere baditu, pertsonei trenbide-zirkulazioen hurbilketaren berri emateko. Erakundearen aurreikuspena obra denbora gutxi barru lizitatzea da, urtea amaitu baino lehen hasi ahal izateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.