Las 10 noticias clave de la jornada

Mendaro

Sendi Anaitasuna Mendaroko elkarteak datorren igandean egingo du urteko batzarra

J. L.

mendaro.

Martes, 21 de enero 2025, 20:10

Heriotzaren nahigabea arintzeko Mendaron sortu zuten Sendi Anaitasuna elkarteak jakinarazi du datorren igandean, hilaren 26an, egingo duela urteko batzarra.

Publicidad

Bilera 11:30ean hasiko da Azpilgoetako elizan eta bertan hainbat gai jorratuko dituzte. Elkartetik jakinarazi dutenez, «aurreko urteko diru-kontuen berri emateaz gain, kuotaren eguneraketa proposatuko da eta hori onartzea izango da gai-ordeneko puntuetako bat». Bazkideen galdera tartearen ostean, bazkide guztien zerrenda irakurriko dute.

Sendi Anaitsauna elkarteak gogorarazten du bilerara joaten ez diren bazkideek 10 euroko isuna izango dutela.

Mendaroko Sendi Anaitasuna elkarteak bere bazkideen heriotza-gastuak hartzen ditu bere gain (gaur egun 700 bazkide baino gehiago ditu).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad