Mendaro
Udako udaleku irekietan parte hartzeko izena maiatzaren 5era arte eman daitekeMendaro
Udako udaleku irekietan parte hartzeko izena maiatzaren 5era arte eman daitekeJ. L.
mendaro.
Miércoles, 17 de abril 2024, 20:33
Urtero legez, Mendaroko Udalak herriko neska-mutilen partaidetzari irekitako udaleku irekiak antolatu ditu udako oporraldietarako.
Publicidad
Udalekuetan HH3tik LH6ra arteko haurrek har dezakete parte eta interesatuek maiatzaren 5era arte eman dezakete izena, mendaro.eus web gunearen bitartez edo liburutegian, ludotekan edota udaletxean eskuragarri dagoen inprimakia betez.
Udaletik jakinarazi dutenez, 2024ko udalekuetan bi txanda izango dira: aurrenekoa ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean; eta bigarrena, uztailaren 8tik 19ra bitartean.
Txanda bakoitzean parte hartzeko ordaindu beharreko prezioa 70 eurokoa da ume bakoitzeko (50 euro familia ugarientzat edo guraso bakarrekoentzat). Bi txandatan aritzeko aukera ere dago. Kasu horretan matrikularen prezioa 120 eurokoa da (85 euro familia ugarientzat edo guraso bakarrekoentzat).
Plaza mugatuak direla eta «ume gehiago badaude zozketa egingo da maiatzaren 6an».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.