Borrar

Mendaro

Udalak bizilagun berrien integrazioa errazteko harrera protokolo bat diseinatuko du

J. L.

mendaro.

Viernes, 28 de febrero 2025, 20:38

Udalak jakinarazi du herrira bizitzera datozen bizilagun berrien integrazioa erraztu eta bizikidetza hobetzeko harrera protokolo bat diseinatu eta martxan jarriko duela aurten.

Protokolo hori Emun aholkularitza zerbitzuaren gidaritzapean garatuko da eta bere helburua «gure herrira bizitzera datozen pertsonei harrera hobea egin eta orientazioa eskaintzea da, gure herria hobeto ezagutu eta bertan integratzeko baliabideak eskainiz».

Harrera protokoloaren garapenak bi fase izango ditu: «hasteko, harrera instituzionalari dagokion partea landuko da, langileentzako prestakuntza eskainiz eta baliabideen gida bat sortuz». Horren ondoren, harrera integralari ekingo zaio. Horretarako herriko eragileen parte hartzea eskatuko du Udalak, «bizilagun berrien babes-sarea osatzeko eta herriko bizitzan beraien integrazioa errazteko».

Azken batean, martxan jarritako proiektu berri honekin «Mendaroko bizikidetza indartu nahi da, jatorria edozein dela ere, pertsona guztiek komunitatearen parte sentitzeko aukera izan dezaten». Horretarako, kultura-aniztasuna, hizkuntza, genero-berdintasuna eta udal zerbitzuetarako irisgarritasuna bezalako alderdi garrantzitsuak kontuan hartuko dira.

Udalak «2025ean zehar» garatu nahi du proiektua, bertako eragileen parte-hartzearekin, prestakuntza-saioekin eta ongi etorri ekitaldi batekin. Gainera, protokoloa etengabe hobetzeko ebaluazio-sistema bat ere ezarriko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak bizilagun berrien integrazioa errazteko harrera protokolo bat diseinatuko du