Mendaro

Udalak herriko gazteak Salto! UEMAko udaleku ibiltarietan parte hartzera animatzen ditu

J. L.

Mendaro.

Martes, 21 de marzo 2023, 21:34

Mendaroko Udalak UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatzen dituen Salto! udaleku ibiltariekin bat egin du. Hori dela eta 2005 eta 2008 urteen artean jaiotako herriko gazteak animatu nahi ditu ekainaren 26an Orozkon abiatuko den eta uztailaren 4an Diman amaituko den ekimenean parte hartzera (tartean Areatzan eta Otxandion egongo dira partehartzaileak).

Publicidad

Aurtengo Salto! gazteentzako udalekuetan izena emateko epea irekita dago eta parte hartu nahi duten gazteek hilaren 31ra arte egin dezakete inskripzioa labur.eus/salto2023 Interneteko loturaren bitartez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad