Borrar

Mendaro

Udalak legealdi honetako gobernu plana aurkeztuko du gaur herritarren aurrean

J. L.

mendaro.

Miércoles, 8 de mayo 2024, 20:28

Mendaroko udal agintariek 2023-2027 legegintzaldirako prestatu duten gobernu plana aurkeztuko dute gaur herritarren aurrean (19.00etan, udaletxean).

Udal gobernuak aurreratu duenez, bere «jardunaren iparrorratza» izango den dokumentuak 75 konpromiso jasotzen ditu «baina dinamikoa izango da». Ondorioz, aipatutako 75 neurriez gain, gai gehiagori ere helduko diola dio gobernuak: «Behar berriak sortuko direlako eta herritarren eta eragileen ekarpenak jasotzen jarraituko dugulako».

Gainera, plan neurgarria izango omen da eta udal agintariek konpromisoa hartuko dute neurrien nondik norakoez eta planaren beraren betetze mailaz maiztasun zehatz batez herritarrak informatzeko. Enetz Ezenarro alkatearen hitzetan, «udal jardueran gardentasuna ezinbestekoa delako, eta gainera herritarren eskubidea delako egin dugu plan hau».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak legealdi honetako gobernu plana aurkeztuko du gaur herritarren aurrean