Mendaro
Udalak toldoak jarriko ditu Ikastolako azken solairuetako ikasgeletako leihoetanSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Udalak toldoak jarriko ditu Ikastolako azken solairuetako ikasgeletako leihoetanJ. L.
mendaro.
Viernes, 21 de junio 2024, 20:04
Mendaroko Udalak jakinarazi du toldoak jarriko dituela Ikastolaren azken solairuetako leihoetan, «ikasgeletako gehiegizko beroa ekiditeko».
Udaletik azaldu dutenez, Ikastolaren atzealdeko fatxadak hego-ekialdera ematen duenez, ikasgelak gehiegi berotzen dira egun eguzkitsuetan: «Pertsianak dauden arren, beharrezkotzat jo da leiho horietan toldoak jartzea, argi naturala hobesteko».
Ikastetxearen atzeko fatxadak bost gela ditu, eta bakoitzean 6 x 3 metroko toldoak jarriko dira. Toldo horiek berde kolorekoak izango dira, eta erresistentzia handiko materialekin fabrikatuta egongo dira. Tamaina dela eta, olana bakoitzak motor bat izango du, «urrutiko aginte baten bidez errazago ireki eta ixteko».
Horretarako, dagokion instalazio elektrikoa egingo da leiho bakoitzean. Gainera, toldoek mugimendu-sentsoreak izango dituzte, eta horiek automatikoki itxiko dituzte haize bortitza detektatzen denean.
Lanak «laster» hasiko dira eta «udarako» prest egongo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.