Mendaro
Umeen eguna antolatu dute gaur Mendaroko Santa Ana jaien baitanMendaro
Umeen eguna antolatu dute gaur Mendaroko Santa Ana jaien baitanA. M.
MENDARO.
Sábado, 27 de julio 2024, 20:04
Mendaroko Santa Ana jaien egitarauak aurrera darrai. Gaur, Umeen eguna dute mendaroarrek eta goiz goizetik primeran pasatzeko ekitaldi desberdinak antolatu dituzte.
Publicidad
Lehenengoa goizeko 11:00etan izango da, txirrista eta puzgarri erraldoiak egongo baitira. Gero, indarrak hartzeko arratsaldeko 14:30ean, bazkaria eta haurren jolasak egongo dira pilotalekuan.
Arratsaldean berriz, 18:00etan, haurren dandorrada izango da ikastolatik. Ondoren, 19:30ean, iragarrita dago erraldoi eta buruhandien irteera ordua. Mausitxako dultzaineroak izango dituzte konpartsako kideek lagun kalejira egiteko herrian barna. Gaueko 21:00etan berriz, Oskarbe taldearen kontzertua hasiko da eta gaueko 22:00etan, Katasorginaren igoera izango da. ondoren, Oskarbe taldearekin dantza egoiteko aukera egongo da gauerdira arte.
Udaletik aditzera eman dutenez, haurren danborrada dela eta, debekatuta egongo da Azpilgoeta plazaren inguruko aparkalekuetan, Alderdi Eder eta Azpilgoeta kaleetan zehazki, kotxea uztea, baita Mendarozabal plazara bideko aparkalekuan ere. Gainera, errotondatik zubi ingururainoko Azpilgoeta eta Alderdi Eder kaleak itxita egongo dira igandean, 07:00etatik 15:00etara arte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.