Mendaro
XII. Pintxo lehiaketa hilaren 27 eta 28an antolatu da herrianMendaro
XII. Pintxo lehiaketa hilaren 27 eta 28an antolatu da herrianJ. L.
mendaro.
Sábado, 20 de abril 2024, 21:19
Mendaroko Udalak herriko ostalaritza sustatzeko eta herriguneari bizitasuna emateko asmoarekin antolatzen duen XII. Pintxo lehiaketa prestatu du apirilaren azken astebururako. Aurtengoan lau izango dira lehiakideak: Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Uztargi eta Ormola tabernak.
Publicidad
Udaletik jakinarazi dutenez, 2024ko pintxo lehiaketa hilaren 27an eta 28an burutuko da eta bi egun horietan sariketan parte hartzera animatu diren establezimenduek herritarren eskura jarri beharko dituzte okasiorako prestatutako pintxoak «12:00tatik 15:00etara eta 19:00tatik 21:00tara», hain zuzen ere.
Lehiaketara aurkeztutako pintxoak (taberna bakoitzak bat prestatuko du) 1,50 eurotan dastatu ahalko dira.
Aurreko urteotan bezala bi epaimahai izango dira Mendarioko pintxo lehiaketan eta horietako bakoitzak sari bana emango du (bordatutako mantala eta oroigarria).
Batetik, epaimahai teknikoa egongo da; eta bestetik, epaimahai herrikoia. Azken honetan txapelketako edozein pintxo jaten duen orok parte hartu ahalko du, bozketa-orritxoak betez. Gainera, bozketan parte hartzen dutenen artean taberna bakoitzean gastatzeko 50 euroko bi bonu zozkatuko dira, ekainaren 30era bitartean erabiltzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.