Mutriku
2024ko Iñigo Andonegi argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa gaur irekiko dute ZabielenSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
2024ko Iñigo Andonegi argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa gaur irekiko dute ZabielenJabi Leon
mutriku.
Lunes, 2 de diciembre 2024, 19:23
Mutrikuarrek 2024ko Iñigo Andonegi argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa ikusteko aukera izango dute gaurtik hilaren 13ra bitartean Zabiel kultur etxean. Astegunetan 17:00etatik 19:00etara bitartean bisitatu ahalko da eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara arte.
Mutrikuko Udalak jakinarazi duenez azaroaren 24an bukatu zen lanak jasotzeko epea eta 42 partehartzaileren 112 lan jaso dira. Gainera «kalitate handiko irudi asko jaso direla eta, benetan zaila izan da erakusketan jarri beharreko 70 argazkiak aukeratzea», azpimarratu dute.
Edonola ere, lehiaketaren epaimahaiak 12 argazki sarituko ditu eta argazki bakoitzaren egileak 90 euroko saria jasoko du.
Saritutako argazkiekin Udalak 2025eko egutegia argitaratuko du. Hori bai, egutegiaren azalerako argazkia bozketa bidez aukeratuko da. Herritarrek horretarako botoa eman ahalko dute gaur irekiko den erakusketa zabalik dagoen bitartean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.