Mutriku

2024ko Iñigo Andonegi argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa gaur irekiko dute Zabielen

Jabi Leon

mutriku.

Lunes, 2 de diciembre 2024, 19:23

Mutrikuarrek 2024ko Iñigo Andonegi argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa ikusteko aukera izango dute gaurtik hilaren 13ra bitartean Zabiel kultur etxean. Astegunetan 17:00etatik 19:00etara bitartean bisitatu ahalko da eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara arte.

Publicidad

Mutrikuko Udalak jakinarazi duenez azaroaren 24an bukatu zen lanak jasotzeko epea eta 42 partehartzaileren 112 lan jaso dira. Gainera «kalitate handiko irudi asko jaso direla eta, benetan zaila izan da erakusketan jarri beharreko 70 argazkiak aukeratzea», azpimarratu dute.

 Edonola ere, lehiaketaren epaimahaiak 12 argazki sarituko ditu eta argazki bakoitzaren egileak 90 euroko saria jasoko du.

Saritutako argazkiekin Udalak 2025eko egutegia argitaratuko du. Hori bai, egutegiaren azalerako argazkia bozketa bidez aukeratuko da. Herritarrek horretarako botoa eman ahalko dute gaur irekiko den erakusketa zabalik dagoen bitartean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad