Mutriku
2025eko egutegiko argazkiak aukeratzeko lehiaketa abiatu du Mutrikuko UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
2025eko egutegiko argazkiak aukeratzeko lehiaketa abiatu du Mutrikuko UdalakJabi Leon
mutriku.
Jueves, 7 de noviembre 2024, 19:44
Mutrikuko Udalak Iñigo Andonegi argazki lehiaketaren edizio berri bat antolatu du, beti ere, 2025eko egutegiko argazkiak aukeratzeko.
Mutrikuarren partaidetzari irekita, aurtengo sariketaren gaia 'Mutrikuko altxorrak' da eta horren baitan eta «ondarea, natura, pertsonak, animaliak, paisaia, ohiturak...» dute lekua. Hori bai, argazkiak horizontalak eta elementu gehigarririk gabekoak izan behar dira.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ahalko ditu. Hauek originalak izan behar dira eta ezin izango da beste pertsona baten argazkirik aurkeztu ezta beste lan original baten elementurik gehitu. Argazkiak Interneteko https: //forms.gle/etUGgR1EfQr YWLus8 loturaren bitartez aurkeztu beharko dira eta horretarako epea hilaren 24ra arte izango da irekita.
Epaimahaiak egutegiko hilabete bakoitzerako argazki bana aukeratuko du (12) eta azalaren irudia herritarren botoen bidez aukeratuko da. Horretarako erakusketa egokituko da aurkeztutako argazkiekin.
Aukeratutako argazki bakoitzagatik egileak 90 euroko erosketa bonoa jasoko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.