Mutriku
Akelarre taldeak etzi irekiko du abenduaren 14ra arte luzatuko den Antzerkiaz Blai! zikloaSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Akelarre taldeak etzi irekiko du abenduaren 14ra arte luzatuko den Antzerkiaz Blai! zikloaJabi Leon
mutriku.
Miércoles, 6 de noviembre 2024, 19:48
Udalak antzerkizaletasuna sustatzeko urtero antolatzen duen 'Antzerkiaz Blai!' zikloaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango da datozen asteotan. Aurtengoan bost saio izango dira Zabiel kultur etxean eta denak 18.00etan hasiko dira.
Egitarauari dagokionez, Mutrikuko Akelarre antzerki konpainiak izango du aurtengo zikloa irekitzeko eta izteko ardura.
Hasteko, herriko taldeak 'Arratsaldeko seiretan', 'Doktoreak, gure alabak senda ditzakezue?' eta 'Roboten denda' ikuskizunak taularatuko ditu datorren larunbatean (sarrera doanik da).
Bigarren saioa azaroaren 17an izango da ikusgai. Egun horretan Anita Maravillas antzezleak 'Andereño' haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du (sarreren prezioa 3 eurokoa da).
Hurrengo hitzordua azaroaren 24an izango da, Tartean konpainiaren eta Patxo Telleria aktore ezagunaren eskutik ikusgai izango den 'Ai gure juaneteak' obrarekin (3 euro).
Horren ondoren, Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola antzezleek 'Olagarrua' ikuskizuna aurkeztuko dute abenduaren 1ean (3 euro); eta azkenik, Akelarre taldeak 'Eufrosina Aztia', 'Ileapaindegia' eta 'Azken entsegua' obrak taularatuko ditu abenduaren 14an (doanik).
Sarrerak gaurtik aurrera eros daitezke Turismo Bulegoan eta mutriku.eus webgunearen bidez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.