Urgente Cortada la N-121-A por una colisión entre dos camiones que deja dos heridos graves

Mutriku

Akelarre taldeak etzi irekiko du abenduaren 14ra arte luzatuko den Antzerkiaz Blai! zikloa

Jabi Leon

mutriku.

Miércoles, 6 de noviembre 2024, 19:48

Udalak antzerkizaletasuna sustatzeko urtero antolatzen duen 'Antzerkiaz Blai!' zikloaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango da datozen asteotan. Aurtengoan bost saio izango dira Zabiel kultur etxean eta denak 18.00etan hasiko dira.

Publicidad

Egitarauari dagokionez, Mutrikuko Akelarre antzerki konpainiak izango du aurtengo zikloa irekitzeko eta izteko ardura.

Hasteko, herriko taldeak 'Arratsaldeko seiretan', 'Doktoreak, gure alabak senda ditzakezue?' eta 'Roboten denda' ikuskizunak taularatuko ditu datorren larunbatean (sarrera doanik da).

Bigarren saioa azaroaren 17an izango da ikusgai. Egun horretan Anita Maravillas antzezleak 'Andereño' haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du (sarreren prezioa 3 eurokoa da).

Hurrengo hitzordua azaroaren 24an izango da, Tartean konpainiaren eta Patxo Telleria aktore ezagunaren eskutik ikusgai izango den 'Ai gure juaneteak' obrarekin (3 euro).

Horren ondoren, Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola antzezleek 'Olagarrua' ikuskizuna aurkeztuko dute abenduaren 1ean (3 euro); eta azkenik, Akelarre taldeak 'Eufrosina Aztia', 'Ileapaindegia' eta 'Azken entsegua' obrak taularatuko ditu abenduaren 14an (doanik).

Sarrerak gaurtik aurrera eros daitezke Turismo Bulegoan eta mutriku.eus webgunearen bidez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad