Mutriku
Anaiarteko danborradak gaur gauean irekiko ditu lau egunez ospatuko diren Galbaixo festakSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Anaiarteko danborradak gaur gauean irekiko ditu lau egunez ospatuko diren Galbaixo festakJabi Leon
MUTRIKU.
Jueves, 12 de septiembre 2024, 20:11
Mutrikuarrek horrenbeste maite dituzten 'Galbaixoak' ospatuko dituzte gaurtik astelehenera bitartean, ohitura dutenez, ekitaldiz beteriko egitarau batekin.
Urtero legez, festak martxan jartzeko Anaiarte biltokiak antolatzen duen danborrada handia izango da gaur (22:30etik aurrera) herrigunean zehar.
Edonola ere, jaietako jardunaldi handia biharko Galbaixo Eguna izango da. Beste behin ere, mutrikuarrak Galbaixo gainan elkartuko dira, lagun eta senide artean ezinbestekoa izaten den hamaiketako ederra hartu eta solasaldian aritzeko.
Larunbat honetan hiru meza izango dira Galbaixoko ermitan (10:00, 11:00 eta 12:00etan) eta horiek amaitzerakoan Ansorregi eta Andonegi trikitilariek girotuko duten herri kirolen jaialdia egongo da. Aurtengoan Aratz Mugertza, Urdax Magunazelaia, Aritz Norde, Uxue Ansorregi 'Ibiri' eta Maika Aristegik hartuko dute parte.
Herri kirolak bukatuta, egitarau ofizialetik kanpo geratzen den goitibeheren jaitsiera izango da Galbaixo gainatik Mutrikura (Galbaixora igotzeko eta handik herrira bueltatzeko autobusa egongo da 09:30etik 14:00etara bitartean).
Edonola ere, arratsaldean festak herrigunean jarraituko du. Bertan sokamuturra (18:00etan), Eingo taldearen kantu eta dantza kalejira (19:30) eta Oxabi taldearen kontzertua (22:30ean Beheko plazan) izango dira.
Igandean Galbaixo Txiki Eguna ospatuko dute Mutrikun. Egun horretan marmitako lehiaketa (eta enkantea), haur parkea, erraldoi eta buruhandiak, pottokak, Bandaren kontzertua, sokamuturra, DJak eta jaietako zesta punta txapelketa egongo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.