Mutriku
Ander Albisu, Danok Bat pilota kluba, Jenaro Zelaia eta Javier Zubiaurre sarituak izango dira ostiraleko XII. Kirol GalanSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Ander Albisu, Danok Bat pilota kluba, Jenaro Zelaia eta Javier Zubiaurre sarituak izango dira ostiraleko XII. Kirol GalanJabi Leon
mutriku.
Martes, 10 de diciembre 2024, 19:58
Mutrikuko XII. Kirol Gala datorren ostiralean ospatuko da (19.00etan) Zabielen eta bertan herriko kirolari onenaren saria, kirol talde onenaren saria, kirol ibilbide onenaren saria eta kirol Aipamen Bereziaren saria emango dituzte, beti ere, «2023-2024 denboraldia kontutan hartuta».
Alberto Gorritibereak aurkeztuko du herritarrentzako ateak irekita egingo den aurtengo Kirol Gala. Aurkezleak sarituak elkarrizketatuko ditu saria jasotzean eta horrekin batera saritu ezberdinei egindako ikusentzunezkoak eskainiko dira. Gala borobiltzeko luntx bat izango da kultur etxeko erakusketa gelan.
Ostiraleko ekitaldian txirrindularitza egokitua praktikatzen duen Ander Albisuk eskuratuko du kirolari onenaren saria (Eñaut Urreisti, Ohaia Otaño eta Hodei Arrillaga izan dira beste hautagaiak); kirol talde onenaren saria Danok Bat pilota elkartearentzat izango delarik (Arraun taldeko neska infantilak, Sokatira taldea eta Burumendi taldeko Espeleologia sekzioa izan dira beste hautagaiak).
Bestalde, arraunean patroi gisa aritutako Jenaro Zelaiak kirol ibilbide onenaren saria jasoko du (beste hautagaiak Igor Elezgarai eta Xabier Garalde, Igotz Gallastegi, Patxi Ituarte eta Jabier Zubiaurre izan dira).
Azkenik, Kirol Aipamen Bereziaren saria artzai txakur lehiaketetan aritutako Javier Zubiaurrerentzat izango da (Burumendiko Espeleologia sekzioa, Eugenio Mixkia, Jorge Uranga eta Pedro Iñarrairaegi izan dira beste hautagaiak).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.