Borrar

Mutriku

Auzoz auzoko bilerak etzi hasiko dira Pikupe, Urazamendik eta landa eremuko bizilagunekin

Jabi Leon

mutriku.

Miércoles, 20 de noviembre 2024, 19:57

Udalak larunbatean abiatuko ditu herritarren beharrak, kexak eta iradokizunak zuzenean jasotzeko antolatu dituen 2024ko auzoz auzoko bilerak.

Aurten hiru batzar egingo dira Zabielen Auzoz auzo egitasmoaren baitan, baina herritarrek bestelako bideak izango dituzte beren kexak, eskaerak edo proposamenak Udalari helarazteko: labur.eus/auzoz2024 helbidearen bitartez, gobernazioa@mutriku.eus helbidera idatzita, etxeetara bidaliko den eskuorriaren atzealdeko orria beteta (udaletxean, turismo bulegoan, liburutegian edo merkatu plazan jarritako buzoietako batean sartu ahalko dira) edo Youtuben iruzkin bat idatziz bilera egiten den unean eta zuzenean emititzen den bitartean.

Edonola ere, aurreneko bilera larunbatean egingo da, 11:00etan eta Pikupe, Urazamendik eta landa eremuko bizilagunekin.

Bigarren bilera datorren astelehenean izango da (18:00etan) eta Txurruka plaza, Domingo Ibaibarriaga, Erdiko kale, Konde kalea, Atxitxin kale, Atxitxin Aldapa, Beheko plaza, Barrenkale, Ipar Kale, San Gil, Frontoiko Aldapa, Sabanika, Azkiaga, Felix Txurruka, Tranpa kale, Moila kalea, Piñastegi, Burumendi, Ibirriaga, Isabel Lobiano, Samikolla eta inguruko bizilagunei zuzenduta egongo da.

Azken bilera hilaren 26an egingo da (18:00), J.A. Ezeiza, Agirre Lehendakaria, Madalena, San Miguel, Gaztañeta Almirantea, J.M. Altzibar, Entzus, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin, Hirigibel eta Olatz Bideakoekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzoz auzoko bilerak etzi hasiko dira Pikupe, Urazamendik eta landa eremuko bizilagunekin