Mutriku
Ekintza ugari izango dira larunbat honetan Samikollako festen egun handianSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Ekintza ugari izango dira larunbat honetan Samikollako festen egun handianJ.LEON
mutriku.
Miércoles, 4 de septiembre 2024, 19:53
Samikollako bizilagunek urteko festen egun handia ospatuko dute larunbat honetan, ohitura dutenez, ekintzaz beteriko egitarau batekin.
Jaiak abiatzeko erraldoi eta buruhandien konpartsaren eta txistularien kalejira izango da 12:00etan (Goiko plazatik Samikollara). Horren ondoren auzotarrek txosna irekiko dute eta txikienentzako puzgarriak egongo dira.
Edonola ere, festak 13:00etan abiatuko dira ofizialki, txupinazoarekin eta Samikollan errotuta dagoen brindisarekin.
Jarraian, jaietako abestia aurkeztuko dute eta 14:30ean 'kanturreo' batekin amaituko den auzo bazkaria hasiko da.
Larunbateko egitarauak 17:30ean izango du jarraipena, umeentzako herri kirolekin eta karaoke batekin.
Jaieguna borobiltzeko Bad Sound System taldearen kontzertua (22.30ean) eta DJ Gambiaren musika saioa izango dira gauean.
Herritarrek Galbaixoen atarian urtero izaten den bertso saioaren edizio berri batekin disfrutatu ahalko dute bihar (22:30ean) Zabiel plazan.
Aurtengoan Nerea Ibarzabal, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio bertsolariek hartuko dute parte (gaiak Unai Belaustegik jarriko ditu).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.