Mutriku
Ekitaldiz beterik datorren igandeko Galbaixotarren egunak itxiko ditu aurtengo Galbaixo festak MutrikunSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Ekitaldiz beterik datorren igandeko Galbaixotarren egunak itxiko ditu aurtengo Galbaixo festak MutrikunJ.L.
Mutriku.
Miércoles, 18 de septiembre 2024, 20:09
Mutrikuarrek horrenbeste maite dituzten Galbaixo festen jardunaldi gehienak ospatu dituzte dagoeneko giro ezinhobean.
Hala ere, aurtengo Galbaixoak borobiltzeko bereziki herriko nekazal auzoetako bizilagunak urtero biltzen dituen Galbaixotarren Eguna falta da.
Jardunaldi hori datorren igandean ospatuko da Kalbario gainan, ohitura denez, ekitaldiz beteriko egitarau batekin.
Hilaren 22rako prestatutako programa eguerdiko 12:00etan jarriko dute abian, hiru auzoetako hildakoen aldeko meza batekin, hain zuzen ere.
Elizkizuna amaitzerakoan (13:00ak aldera), Kalbarioko plazara bertaratzen direnek Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeko lagunek eskainiko duten emanaldi batekin disfrutatzeko aukera izango dute.
Edonola ere, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuko duten Galbaixotarren Eguneko ekitaldiak ez dira hortan geratuko.
Galbaixoko festen azken jardunaldirako antolatutako egitarauak arratsaldeko 17:00etan izango du jarraipena, Julen Magoak haur eta gaztetxoentzat prestatutako ikuskizun batekin.
Horren ondoren (17:30ean) IV. Bolo txapelketa jokatuko da Kalbarioko bolatokian eta hori amaitu bezain pronto Ibiriko pottokak eta umeentzako txokolatada izango dira.
Jaiei bukaera emateko festetako errifen zozketa egingo dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.