Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Herritarrak joan den igandeko Galbaixo egunean, Kalbarion. J. LEON

Mutriku

Ekitaldiz beterik datorren igandeko Galbaixotarren egunak itxiko ditu aurtengo Galbaixo festak Mutrikun

J.L.

Mutriku.

Miércoles, 18 de septiembre 2024, 20:09

Mutrikuarrek horrenbeste maite dituzten Galbaixo festen jardunaldi gehienak ospatu dituzte dagoeneko giro ezinhobean.

Publicidad

Hala ere, aurtengo Galbaixoak borobiltzeko bereziki herriko nekazal auzoetako bizilagunak urtero biltzen dituen Galbaixotarren Eguna falta da.

Jardunaldi hori datorren igandean ospatuko da Kalbario gainan, ohitura denez, ekitaldiz beteriko egitarau batekin.

Hilaren 22rako prestatutako programa eguerdiko 12:00etan jarriko dute abian, hiru auzoetako hildakoen aldeko meza batekin, hain zuzen ere.

Elizkizuna amaitzerakoan (13:00ak aldera), Kalbarioko plazara bertaratzen direnek Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeko lagunek eskainiko duten emanaldi batekin disfrutatzeko aukera izango dute.

Edonola ere, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuko duten Galbaixotarren Eguneko ekitaldiak ez dira hortan geratuko.

Galbaixoko festen azken jardunaldirako antolatutako egitarauak arratsaldeko 17:00etan izango du jarraipena, Julen Magoak haur eta gaztetxoentzat prestatutako ikuskizun batekin.

Horren ondoren (17:30ean) IV. Bolo txapelketa jokatuko da Kalbarioko bolatokian eta hori amaitu bezain pronto Ibiriko pottokak eta umeentzako txokolatada izango dira.

Jaiei bukaera emateko festetako errifen zozketa egingo dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad