Mutrikuko Olatz nekazal auzoko panoramika eder bat. GEOPARKEA

Mutriku

Energia eta Klima-aldaketari buruzko diagnostikoa eginda, ekintza-plana osatzeari ekingo dio Udalak

Jabi Leon

Mutriku

Jueves, 17 de octubre 2024, 19:59

Udalak apirilean abiatu zuen Energia Trantsizioak eta Klima-aldaketak dakartzan erronkei erantzuteko herriaren errealitatearekin bat etorriko den 2030 urtera begirako plana lantzeko prozesua. Hasteko, «herriaren abiapuntua zein den ezagutzeko» diagnostikoa egin da (mutriku.eus weben eskuragarri dago) eta prozesu osoaren ikur izango den irudia eta ... lema diseinatu da: 'Mutriku, herri bizigarri'.

Publicidad

Edonola ere, disgnostikoan jasotako ondorioetatik abiatuz, iraileko bigarren hamabostaldian eta urriaren hasieran partaidetza-prozesua burutu da, beti ere, 2030 urtera begirako helburuak zehazteko. Prozesu hori gauzatzeko elkarrizketa saioak (presentzialak eta online) egin dira, «eragile ekonomikoekin, gizarte mailako eragileekin edota Mutrikurekin lotura duten bestelako eragileekin».

Era berean, prozesuaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko asmoz, podcast ezberdinak prestatu ditu Mutrikuko Udalak (lehen saioa entzungai dago jada Udalaren web gunean).

Aurreneko faseak eginda, Udalak zehaztutako helburuak lortzera bideratutako neurriez osatutako ekintza-plana landuko du hurrengo hilabeteotan. Era berean, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta gaurtik hilaren 27ra bitartean ospatuko den Euskadiko Klima eta Energiaren Astea den Asteklimarekin bat egin du. Ildo horretatik, ekintza ezberdinak burutuko dira hurrengo egunotan Mutrikun: argindar faktura ulertzeko tailerra, ipuin kontalaria, ekofeminismoaren inguruko mahai-ingurua eta herri mailako komunitate energetikoaren inguruko proposamena. Herritarrak parte hartzera gonbidatuta daude.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad