Borrar

Mutriku

Gaba Beltza girotzen joateko ekintzak bihar abiatuko dira Gaztelekuan

J. L.

mutriku.

Viernes, 25 de octubre 2024, 19:47

Mutrikuko Udalak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du aurtengo Gaba Beltza festaren inguruan.

Herrian errotuta dagoen jai hori girotzen hasteko beldurrezko sormen tailerra izango da bihar (16:00etatik 18:00etara) Gaztelekuan. Horren ondoren, bildutakoek (12-18 urte bitarteko gazteak) Gaztelekua apaintzeari ekingo diote.

Hilaren 30ean, berriz, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako 'Munstroak eta sorginak' ipuinaren kontaketa egongo da (17:15ean), Liburutegian eta Ainhoa Etxeberriaren eskutik.

Bestalde, 31n Gaba Beltzaren jaia ospatuko da. Egun horretako egitaraua hasteko Talaixako mamua sortzeko tailerra izango da (18:00etan Zabiel plazan eta LH2-3ko umeekin); eta horren ondoren (20:00etan) Axuri beltza kalejira eta Talaixako mamua erretzea.

Azaroaren 1ean, 2an eta 3an jai honen inguruan prestatutako ekitaldi gehiago izango dira kiroldegian, merkatu plazan, frontoian edota kultur etxean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaba Beltza girotzen joateko ekintzak bihar abiatuko dira Gaztelekuan