A.G.
MUTRIKU.
Miércoles, 27 de octubre 2021, 00:09
Joan zen urtean pandemia zela medio, ez zen antolaketarik izan, baina aurtengoan Gaba Beltza martxan izango da berriro. Ekitaldiak bihar ostegunez hasiko dira eta astelehenean bukatu. Bihar, ipuinaren ordua izango da Udal Liburutegian. Lur Usabiaga ipuin kontalariak, 'Zer dago nire armairu barruan?' ekitaldia eskainiko du arratsaldeko 17:00etatik aurrera Zabielen.
Publicidad
Ostirala izango du egunik zentralena; arratsaldeko 16:30ean, haur hezkuntza 3 eta 4ko ikasleen txanda izango da eta 18:00etan, haur hezkuntza 5 eta 6koena. Bi ekitaldiok Txantxangorri aisialdi taldekoek landuko dituzte. 19:30ean, 'Axuri Beltza' kalejira aterako da Talaixako Mamuarekin batera. Gure Ametsa dantza taldea, Akordeoi taldea, Txistularien banda eta Gaztetxekoak aterako dira denak kalejiran eta bukaeran 'Talaixako Mamua' erreko da Beheko plazan.
Larunbatean berriz musika izango da nagusi; 18:30ean, umeentzako disko festa izango da Beheko plazan 'DJ Kaktus'en eskutik, eta 23:00etatik aurrera 'DJ Rikki' izango da toki berean. Hurrengo zitak igandea eta astelehenean izango dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.