Mutriku
Garagardo dastaketa egongo da larunbateko Merkatu Txikiarekin bateraSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Garagardo dastaketa egongo da larunbateko Merkatu Txikiarekin bateraJ. L.
mutriku.
Martes, 8 de octubre 2024, 19:43
Mutrikuarrek Udalak bertako ekoizle eta artisauen produktuak eta lanak plazaratzeko antolatzen duen Merkatu Txikiaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren larunbatean.
Ohikoa denez, Mutrikuko merkatu Txikia 09:00etatik 14:00etara bitartean egingo da Beheko Plazan, baina urrikoa ezberdina izango da.
Izan ere, herriko baserritar, ekoizle eta artisauekin batera artisau erara garagardoak ekoizten dituen Basabe etxeak hartuko du parte, bertaratzen diren guztiei garagardo ezberdinen dastaketa eskaintzeko prest.
Garagardo dastaketa 12:00etatik 14:00etara arte egingo da eta herritarrek euro baten truke dastatu ahalko dute zuritoa.
Bestalde, larunbateko Merkatu Txikian Mutrikuko dozena bat ekoizle eta artisau izango dira, beraien produktu eta artikuluak eskaintzen. Mutrikuko parte-hartzaileak ondorengoak dira: Amaia Aberasturi, Zortziko, K. Amets, Anabel Muñoz, Lamiuma, Ibiri, Iratxe Lorak, Mikkota Art, Goienetxe eta Ekoalboraz.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu larunbatean Beheko Plazara gerturatzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.