Mutriku
Heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko 'Hil arte bizi' tailerra bihar aurkeztuko dute ZabielenSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko 'Hil arte bizi' tailerra bihar aurkeztuko dute ZabielenJabi Leon
MUTRIKU.
Martes, 28 de enero 2025, 20:44
Gure gaurko gizartean heriotzak tabu handi bat izaten jarraitzen du, eta horrek herritarrek gai honekiko dituzten eskubide eta erantzukizunak garatu gabe egotea eragiten du sarri.
Errealitate horretaz jabetuta, Mutrikuko Udalak 'Hil arte bizi' izeneko tailerrak antolatu ditu datozen hilabeteetarako, beti ere, «heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko».
Udaletik jakinarazi dutenez, otsailean hasiko diren tailer hauek «herritarrek beraien heriotzaren inguruan dituzten eskubideak ezagutarazi, gogoeta sustatu eta hartu ditzaketen erabakiak argitzen laguntzera» bideratu dira.
Guztira, zortzi saio eskainiko dira tailer hauen baitan, otsailaren 13, 20 eta 27an, martxoaren 6, 13, 20 eta 27an eta apirilaren 3an (denak 18.00etan hasiko dira).
Edonola ere, 'Hil arte bizi' tailerrei buruzko zehaztasunak emateko aurkezpen-hitzaldia egingo da bihar bertan (18:00etan) Zabiel Kultur Etxean.
Mutrikuko Udalak heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko antolatutako tailer berezi hauetan parte hartzeko interesa dutenek bihartik otsailaren 10era bitartean eman ahalko dute izena, ongizate3@mutriku.eus helbide elektronikora mezua idatziz edo 688 72 74 37 telefono zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30etara).
Edonola ere, biharko aurkezpenera gerturatzen direnek ere aukera izango dute bertan izena emateko. Partaidetza doanekoa da baina plazak mugatuak direnez interesa dutenei izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen zaie.
Hori bai, Udalak jakinarazten du tailer hauek ez direla une hauetan doluan daudenentzat egokiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.