Borrar
Gazte batzuk heriotzaren aurrean hausnartzeko Elgoibarren jarritako arbelean idazten. BARREN
Heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko tailerrak eskainiko ditu Udalak otsailetik aurrera

Mutriku

Heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko tailerrak eskainiko ditu Udalak otsailetik aurrera

'Hil arte bizi' izeneko ekimena aurkezteko hitzaldia egongo da hilaren 30ean eta izena egun horretatik otsailaren 10era bitartean eman ahalko da

Jabi Leon

mutriku.

Sábado, 11 de enero 2025, 20:38

Gure gaurko gizartean heriotzak tabu handi bat izaten jarraitzen du, eta horrek herritarrek gai honekiko dituzten eskubide eta erantzukizunak garatu gabe egotea eragiten du sarri.

Errealitate horretaz jabetuta, Mutrikuko Udalak 'Hil arte bizi' izeneko tailerrak antolatu ditu datozen hilabeteetarako, beti ere, «heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko».

Udaletik jakinarazi dutenez, otsailean hasiko diren tailer hauek «herritarrek beraien heriotzaren inguruan dituzten eskubideak ezagutarazi, gogoeta sustatu eta hartu ditzaketen erabakiak argitzen laguntzera» bideratu dira.

Guztira, zortzi saio eskainiko dira tailer hauen baitan, otsailaren 13, 20 eta 27an, martxoaren 6, 13, 20 eta 27an eta apirilaren 3an (denak 18.00etan hasiko dira).

Edonola ere, 'Hil arte bizi' tailerrei buruzko zehaztasunak emateko aurkezpen-hitzaldia egingo da urtarrilaren 30ean (18:00etan) Zabiel Kultur Etxean.

Izena emateko epea

Mutrikuko Udalak heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko antolatutako tailer berezi hauetan parte hartzeko interesa dutenek hilaren 30etik otsailaren 10era bitartean eman ahalko dute izena, ongizate3@mutriku.eus helbide elektronikora mezua idatziz edo 688 72 74 37 telefono zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30etara).

Edonola ere, urtarrilaren 30erako antolatutako aurkezpen-hi-tzaldira gerturatzen direnek ere aukera izango dute bertan izena emateko.

Partaidetza doanekoa da baina plazak mugatuak direnez gaian interesa duten pertsonei izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen zaie.

Hori bai, Mutrikuko Udaletik jakinarazten dute tailer hauek ez direla une hauetan doluan daudenentzat egokiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko tailerrak eskainiko ditu Udalak otsailetik aurrera