Mutriku
Heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko tailerrak eskainiko ditu Udalak otsailetik aurreraMutriku
Heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko tailerrak eskainiko ditu Udalak otsailetik aurreraJabi Leon
mutriku.
Sábado, 11 de enero 2025, 20:38
Gure gaurko gizartean heriotzak tabu handi bat izaten jarraitzen du, eta horrek herritarrek gai honekiko dituzten eskubide eta erantzukizunak garatu gabe egotea eragiten du sarri.
Publicidad
Errealitate horretaz jabetuta, Mutrikuko Udalak 'Hil arte bizi' izeneko tailerrak antolatu ditu datozen hilabeteetarako, beti ere, «heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko».
Udaletik jakinarazi dutenez, otsailean hasiko diren tailer hauek «herritarrek beraien heriotzaren inguruan dituzten eskubideak ezagutarazi, gogoeta sustatu eta hartu ditzaketen erabakiak argitzen laguntzera» bideratu dira.
Guztira, zortzi saio eskainiko dira tailer hauen baitan, otsailaren 13, 20 eta 27an, martxoaren 6, 13, 20 eta 27an eta apirilaren 3an (denak 18.00etan hasiko dira).
Edonola ere, 'Hil arte bizi' tailerrei buruzko zehaztasunak emateko aurkezpen-hitzaldia egingo da urtarrilaren 30ean (18:00etan) Zabiel Kultur Etxean.
Mutrikuko Udalak heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko antolatutako tailer berezi hauetan parte hartzeko interesa dutenek hilaren 30etik otsailaren 10era bitartean eman ahalko dute izena, ongizate3@mutriku.eus helbide elektronikora mezua idatziz edo 688 72 74 37 telefono zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30etara).
Edonola ere, urtarrilaren 30erako antolatutako aurkezpen-hi-tzaldira gerturatzen direnek ere aukera izango dute bertan izena emateko.
Partaidetza doanekoa da baina plazak mugatuak direnez gaian interesa duten pertsonei izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen zaie.
Publicidad
Hori bai, Mutrikuko Udaletik jakinarazten dute tailer hauek ez direla une hauetan doluan daudenentzat egokiak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.