Borrar

Mutriku

Hilaren 14tik aurrera txartela beharko da edukiontzi marroia ireki eta hondakinak uzteko

Jabi Leon

mutriku.

Miércoles, 2 de abril 2025, 20:18

Debabarreneko Mankomunitateak sistema elektroniko bat ezarriko du eskualdeko herri guztietan dauden edukiontzi marroiak irekitzeko, beti ere, «gaikako bilketaren eraginkortasuna handitu eta hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko».

Hori dela eta, Mutrikuko Udalak jakinarazi du herritarrek hilaren 14tik aurrera txartel eletroniko berria edota telefono mugikorreko aplikazioa erabili beharko dutela hondakin organikoak edukiontzi marroietan lagatzeko.

Izan ere, «orain arteko txartelak baliogabetuko dira eta herritarrek txartel berria edo 'Ireki' aplikazioa erabili beharko dute».

Organikoko poltsak lortzeko txartel zaharra erabiltzen dutenek etxean jasoko dute txartel berria. Txartelik jasotzen ez dutenek, berriz, datorren astean eskuratu ahalko dute merkatu plazan (hilaren 8tik 10era bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) edo Txurruka plazan (apirilaren 11n 10:00etatik 14:00etara eta 17.00etatik 20:00etara; eta 12an, goizeko ordutegi berean). Data horiek igaro ostean, udaletxean jaso beharko dira txartelak.

Bihar, kale ikuskizuna

Mankomunitateak 'Birziklatzea garbi jokatzea da. Erabili txartel marroia' izeneko kanpaina jarri du abian eskualdeko erakunde eta kirolarien laguntzarekin. Joko garbia hondakinak bereizteko jardun egokiekin lotzea da helburua.

Hori erakusteko, kale ikuskizuna egingo da bihar, 17:00etatik 20:00etara, Goiko plazan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hilaren 14tik aurrera txartela beharko da edukiontzi marroia ireki eta hondakinak uzteko