Mutriku

Inauterietako mozorro lehiaketetan aritzeko izena 20ra arte eman daiteke

J. L.

mutriku.

Martes, 4 de febrero 2025, 20:25

Azken urteetan Arima Dance taldeak mozorro lehiaketa antolatu izan du inauterietan Udalaren laguntzarekin eta aurten ere mozorro lehiaketa ez da faltan izango.

Publicidad

Hori bai, aurtengo inauterietako mozorro lehiaketan adinaren araberako bi maila zehaztuko dira: 2010ean edo lehenago jaiotako gazte eta helduentzat; eta 2011n edo beranduago jaiotako umeentzat.

Edonola ere, inauterietako mozorro lehiaketak martxoaren 1ean egingo dira eta horietan nahi duten mutrikuar guztiek izango dute parte hartzeko aukera, taldeka edo banaka. Interesatuek hilaren 20ra arte eman dezakete izena, kultura@mutriku.eus helbidera idatziz.

Sariak

Mutrikuko Udalak inauterietako mozorro onenak sarituko ditu aurten ere. Gazte eta helduentzako atalean, irabazleak 100 euro eramango ditu etxera, bigarren sailkatuak 70 euro eta hirugarrenak 40 euro. Haurren mailan, berriz, 80, 60 eta 40 euroko sariak izango dira hiru mozorro onenentzat. Sariak ez dira egunean bertan emango; «kobratu ahal izateko udaletxean aurkeztu beharko da banketxeko titulartasun ziurtagiria, 30 eguneko epean». Epaimahaiak koreografia eta mozorroaren originaltasuna baloratuko ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad