Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Mutrikuko akuakultura eskolako hainbat irakasle ikasle talde batekin, ikastetxeko Hazkuntza gelan, itsas izarrak erakusten. J. LEON

Mutriku

Kardala, bi hamarkada akuakultura sustatzen

Mutrikuko lanbide heziketako akuakultura eskolak bere zikloaren 20. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean eta herritarrak gonbidatuta daude

Jabi Leon

Mutriku

Miércoles, 25 de septiembre 2024, 20:24

Karmele Velasco Mutriku BHI-ko zuzendaria zela akuakultura zikloa abiatu zen 2004-2005 ikasturtean Mutrikuko institutuan, neurri handi batean, Imanol Garate irakasleak erakutsi zituen gogo eta konbentzimenduagatik.

Publicidad

Behin martxa hartuta, akuakultura zikloak bultzada eta errekonozimendu handia izan zituen aurreneko hamarkada betetzearekin batera. Izan ere, ... 2014-2015 ikasturtean lanbide heziketako ikastetxe integratu publikoa izatera pasa zen; eta ordutik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko LH sailburuordetzak duen Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen sarean barneratua dago.

Gauzak horrela, Kardala izena duen Mutrikuko lanbide heziketako akuakultura eskolak bere 20. urteurrena betetzen du hasi berri den ikasturte honetan; eta ikastetxeko 'familiak' urtemuga hori ospatzeko egitarau polita prestatu du datorren larunbaterako.

Akuakultura eskolako idazkaria den Ager Ortizek jakinarazi duenez, 20. urteurreneko egitaraua 12.00etan hasiko da ikastetxeak portuan duen eraikinaren ondoan. Bertan «harrera moduko bat egingo zaie gonbidatuei».

Publicidad

Gainera, Hossegor-eko ekoizle baten ostrak eta Banka amurrain ketuaren produktuak erosteko aukera izango da, horretarako jarriko dituzten postuetan. Era berean, akuakultura eskolak edari batzuk jarriko ditu bertaratzen diren herritarren eskura. Ospakizuna borobiltzeko eskolako 'familiak' bazkari bat egingo du.

Itsasoaren etorkizuna

Kardala eskola publikoan argi dute akuakultura gero eta beharrezkoagoa dela. Beraien ustetan «gure itsasoen jasangarritasuna eta etorkizuna bermatzeko berebizikoa dugu arlo hau jorratzea».

Elikadura subirotasuna lortzeko arrainak edo akualkulturan aurkitzen diren beste bizidun batzuk (txirlak, ostrak, otarrainak, abakandoak...) haztea ezinbestekoa dela sinetsita daude.

Publicidad

Azken batean, «itsasoari gehiegi eskatzen ari gara, bai ingurumenaren eta baita arrantzaren aldetik; eta hori ekiditeko beharrezkoa da kalitatezko produktuak eta akuakultura modu jasangarrian ekoiztea».

Mutrikuko Akuakultura eskolak eskaintzen duen goi mailako zikloan Euskal Herria, Mexiko, Uruguay edota Estatuko hainbat erkidegotik etorritako 15 ikasle daude ikasturte honetan.

Guztiek ikasketa bereziak burutuko dituzte Mutrikun eta ikasketa prozesua amaitzerakoan (praktikak egiteko aukera ugari dituzte, Espainian eta atzerrian) mota ezberdineko arrainak (erreboiloak, lupiak, urraburuak eta korkoiak), moluskoak (ostrak, almejak, muskuiluak, olagarroak...), krustazeoak (ibaiko karramarroak, kiskillak, otarrainak, txangurroak...) eta mikroalgak hazteko eta zaintzeko prozesuak barneratuta izango dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad