Borrar
Espezie ezberdineko zuhaitzak Mutrikuko nekazal eremuan. J. L.
Klima aldaketa eta energia trantsizioari buruzko Mutrikuko ekintza plana, prest

Mutriku

Klima aldaketa eta energia trantsizioari buruzko Mutrikuko ekintza plana, prest

Herritarrei aurkezteko bilera antolatu du Udalak apirilaren 1erako, 18:00etan, Zabielen

A. U.

mutriku.

Sábado, 29 de marzo 2025, 20:43

Mutrikuko Udalak, klima aldaketari eta energia trantsizioari buruzko Mutrikuko ekintza plana diseinatzeko 'Mutriku, herri bizigarri' izeneko prozesua abiarazi zuen 2024ko apirilean eta aurtengo otsaila bitartean horretan jardun da.

Ekintza plana diseinatzeko garaian, iazko udaberrian landutako diagnostikoa oinarritzat har-◘tzeaz gain, Mutrikuko sektore ezberdinen ordezkariekin parte-hartze saioak garatu dira (gazteak, jubilatuak, emakumeak, herriko sektore ezberdinetako enpresak, naturaren zaintzarako eragileak izan dira, besteak beste, parte hartzeko aukera izan duten eragileetako batzuk). Horiek guztiek egindako ekarpenei eta udal mailan egindako lanketari esker, Mutrikuko Udalak 2030 urtera begirako ekintza-plana eskuartean du eta herritarrei aurkezteko bilera antolatu du apirilaren 1erako, datorren asteartean, 18:00etan, Zabielen.

Bileraren iraupena ordu eta erdikoa izango da, eta orain arteko pausoak laburbiltzeaz gainera, Udalak ekintza planaren edukia azaldu eta hurrengo pausoak emango ditu ezagutzera.

Ekintza planaren indarraldia 2030 urtera bitartekoa izatea aurreikusten bada ere, lortu nahi diren helburu estrategikoak Udalaz gaindiko klima aldaketaren estrategia eta bide-orriekin bat datoz, eta, beraz, 2050 urterako ikuspegia ere aintzat hartzen du. Hau da, 2050 urterako Euskadi mailan neutraltasun klimatikoa lortzea eta lurraldearen erresilientzia handitzea, Pariseko Akordiotik eratorritako konpromisoekin bat etorriz.

'Mutriku, herri bizigarri' prozesuko dokumentu ezberdinak mutriku.eus webgunean kontsultatu ahal izango dira hemendik aurrera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Klima aldaketa eta energia trantsizioari buruzko Mutrikuko ekintza plana, prest