Mutriku
Malko eta Muzak taldeen kontzertua izango da datorren ostiralean herriko GaztetxeanSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Malko eta Muzak taldeen kontzertua izango da datorren ostiralean herriko GaztetxeanJ. L.
mutriku.
Sábado, 11 de mayo 2024, 20:00
Aurtengoa, urte berezia da Mutrikuko Rock Kolektiboarentzat (MRK). Batetik, Abendurock ekimenak 20. edizioa beteko duelako, eta bestetik, musika elkartea sortu zela 30 urte betetzen direlako.
Hori guztia aitzakiatzat hartuta, MRK-ko kideek ekitaldiz betetako egitaraua garatuko dute urte osoan zehar.
Hurrengo ekintza datorren ostiralean izango da, Muzak eta Malko taldeen kontzertu bat, hain zuzen ere. Bi talde horien zuzeneko emanaldia 22:30ean hasiko da Mutrikuko Gaztetxean eta bertaratzeko interesa dutenek 5 euroko sarrera ordaindu beharko dute.
Ruben Irigoyen (Elgoibar), Joanes Iñurrieta (Soraluze) eta Aitor Sagarmendi (Mutriku) osatzen duten Muzak taldeak rock progresiboa jorratzen du.
Malko taldea, berriz, Oñatiko 5 gaztek osatzen dute eta estilo ezberdinak lantzen ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.