Borrar
Mari eta Akerbeltz herriko erraldoien miniaturak sortu dituzte eta 14an jarriko dira salgai
Mutriku

Mari eta Akerbeltz herriko erraldoien miniaturak sortu dituzte eta 14an jarriko dira salgai

Agerretxo zapata dendan eskuratu ahalko dira

Jabi Leon

Mutriku

Lunes, 9 de diciembre 2024, 16:53

Mutrikuko Udalak Mari eta Akerbeltz herriko bi erraldoien miniaturak sortu ditu eta datorren larunbatetik aurrera erosi ahalko dira Agerretxo zapata dendan.

Udaletik jakinarazi dutenez Mutrikuko Erraldoi eta Buruhandien konpartsak herriko erraldoien miniaturak egiteko nahia izan du azken urteetan, baina egin beharreko inbertsio ekonomikoa ezinezkoa izan da konpartsarentzat: «Honen aurrean, Udalak erraldoien miniaturak egiteko beharrezko inbertsioa bere gain hartzea erabaki zuen 2023ko abenduan eta horretarako 12.000 euroko diru partida txertatu zuen 2024ko aurrekontuetan».

Urtebete geroago, Mari eta Akerbeltz erraldoien miniaturak herrian daude. Ruben Platero artista nafarrak diseinatu ditu eta Udalak erraldoi bakoitzetik 350 ale ekoitzi ditu.

Bestalde, Erraldoi eta buruhandien konpartsarekin adostu du Udalak miniaturazko erraldoien salmenta nola egin: «Udalak 18 eurotan salduko dio konpartsari ale bakoitza eta ondoren, konpartsak 20 euroren truke salduko ditu Agerretxo dendan». Salmenta hauekin berreskuratuko duen dirua beste bi erraldoiak diren Urtzi eta Sorgiñaren miniaturak egiteko erabiliko du Udalak 2025ean.

Orain ateratakoak agortzen badira konpartsak izango du ale gehiago eskatzekoa eta salgai jartzeko ardura.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mari eta Akerbeltz herriko erraldoien miniaturak sortu dituzte eta 14an jarriko dira salgai