Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Mutriku

Meñakoz Dantza Taldearen 'Labarretan' ikuskizuna egongo da gaur Mutrikun

A. M.

Mutriku.

Jueves, 1 de agosto 2024, 21:01

Malen jaiak igaro ondoren, gaur izango dute hurrengo emanaldia. Meñakoz Dantza Taldearen 'Labarretan' ikuskizuna egongo da gaueko, 23:00etan, Goiko Plazan. «Lurretik omen gatoz eta ura omen gara. Lurra eta ura-ren artean bi hizki besterik ez daude. Batak bestea jotzen du. Talka bat», diote egileek. Labarretan ikuskizun multidiziplinar honek, nagusiki, dantza izango du oinarri; bertsolaritza eta musika ere protagonista izango dira, noski. Meñakoz dantza taldeko kideek sortutako koreografiari ahotsa jarriko diete Iholdi Beristain aktoreak eta Peru Irastortza Santxo bertsolariak. Ikuskizunaren zuzendariak Gorka Granado Terrones dantzaria eta Itxaso Paya aktorea dira.

Hilaren 10ean Idoia Asurmendiren txanda izango da, hau ere, gaueko 23:00etan, Goiko plazan. Idoia Asurmendi 'Ilun ta abar' proiektua lantzen dabil. Proiektu honen helburu nagusia arte ezberdinekin fusio bat egitea da; hala nola, poesia, ilustrazioa edota animazioa, musika tresna nagusia izanik. Horrela, alderdi bisuala Nora Goialde artistaren eskuetan dago; bestetik, proiektu honetan zehar, musikari indar gehiago emateko, Oriol Flores (perkusioa), Julen Barandiaran (baxu elektrikoa), Andoni Garcia (gitarra) eta Idoia Asurmendi (pianoa eta ahotsa) laguntza jasoko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Meñakoz Dantza Taldearen 'Labarretan' ikuskizuna egongo da gaur Mutrikun