DV

Mutriku

Mugartegi-Lejardi eta Manzi-Urreisti, zestako txapelketen irabazleak

Lunes, 28 de octubre 2024, 19:05

Mutrikuko Miruaitz frontoiak azken asteotan jokatutako zesta puntako bi txapelketen finalak hartu zituen joan den asteburuan. Hasteko, ostiralean emakumezkoen elite mailako txapelketaren azken jaialdia ospatu zen eta txapela Mugartegi eta Lejardi markinarrak osatutako bikoteak jantzi zuen, finalean Ortiz de Mendivil-Aldazabal bikotearen aurka irabazita (15-9 /15-5). Hirugarren postua Gogenola-Otaño bikoteak eskuratu zuen, Meriko-Watkins bikoteari irabazi ondoren (15-11 / 15-9). Bestalde, larunbatean Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren finala jokatu zen Miruaitzen. Bertan Mutrikuko Danok Bat-eko Manzisidor-Urreisti bikoteak Agirre-Ureta zumaiarren aurka neurtu zituen indarrak eta garaipena Mutrikuko klubeko mutilentzat izan zen, 30-10 irabazita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad