
Mutriku
'Mutriku Bihotzean' kanpaina abiatu du Udalak bertako produktuak sustatzeko xedezSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
'Mutriku Bihotzean' kanpaina abiatu du Udalak bertako produktuak sustatzeko xedezA. URBIETA
MUTRIKU.
Sábado, 15 de marzo 2025, 19:30
Bertako produktuak sustatu eta balioan jartzeko xedez, 'Mutriku Bihotzean' izeneko kanpaina abiatu du Udalak. Izan ere, Mutriku arrantza- eta nekazaritza-eremuarekin lotura ekonomiko handia duen udalerria izanik, inguruko lehengaiei estu lotutako industria bat garatu du. Hala, ohikoa da tokiko merkataritzan kalitate handiko eta hurbileko produktuak aurkitzea. Aukera zabaleko produktuak aurki daitezke, gainera.
Produktu hauek, hainbatetan, Merkatu Plazan edo Udalak antolatzen dituen Merkatu Txikietan erosi daitezke. Baita herriko hainbat dendatan ere. Udaletik adierazi dutenez, «Mutrikuko tradizio komertzialaren eta bertako produktuetan fokua jartzearen ildotik, kanpainaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea hurbiltasuneko produktuak erostearen garrantziaz, herri sentimendu batetik ikusita, herriko ekonomiari egiten diogun onura baloratuaz, baina gure elikadura eta osasunean duten ondorio positiboak ahaztu gabe».
Hori dela-eta, argudio arrazional asko dauden arren (zero kilometroa, prezio eskuragarria, etab.), «emozioa erabiltzea aukeratu da mutrikuarrengana, bisitariengana eta turistengana iristeko. Kanpainaren bidez, Mutrikurekiko lotura emozionala sustatzen da, nortasunari eta pertenentzia-sentimenduari helduz, Mutrikuko produktuak bereizteko identitate-marka bat sortuz».
Logotipoa bihotz bat da, ondoko esaldiaz inguratua: Mutriku Bihotzean. Logotipoaren ondoan, «Erosi aurretik, Mutrikun pentsatu. Bihotzez erosi! Bertakoa erosi!» irakur daiteke.
Logotipo honekin, dendetarako linealak eta produktuei jartzeko pegatinak egin dira, erosleek erraz identifikatu dezaten herriko produktua zein den. Mutrikuko web gunean atal bat sortu da kanpaina honen inguruan eta on-line promozioa egingo da ideia zabaltzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.