Mutriku
Mutrikuarrek Galbaixo jaietako egun handia ospatuko dute gaur, goizean zehar, Galbaixo gainanSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Mutrikuarrek Galbaixo jaietako egun handia ospatuko dute gaur, goizean zehar, Galbaixo gainanJabi Leon
mutriku.
Viernes, 13 de septiembre 2024, 20:13
Mutrikuarrek atzo abiatu ziren Galbaixo jaien egun handia ospatuko dute gaur izen bereko eremuan.
Larunbat honetarako prestatutako egitaraua abiatzeko hiru meza izango dira Galbaixoko ermitan (10:00, 11:00 eta 12:00etan) eta horiek amaitzerakoan Ansorregi eta Andonegi trikitilariek girotuko duten herri kirolen jaialdia egongo da. Aurtengoan Aratz Mugertza, Urdax Magunazelaia, Aritz Norde, Uxue Ansorregi 'Ibiri' eta Maika Aristegik hartuko dute parte.
Herri kirolak bukatuta, egitarau ofizialetik kanpo geratzen den goitibeheren jeitsiera izango da Galbaixo gainatik Mutrikura (Galbaixora igotzeko eta handik herrira bueltatzeko autobusa egongo da 09:30etik 14:00etara bitartean).
Festak arratsaldean jarrituko du herrigunean. Bertan sokamuturra (18:00etan), Eingo taldearen kantu eta dantza kalejira (19:30) eta Oxabi taldearen kontzertua (22:30ean) izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.