Borrar

Mutriku

Mutrikuko Musika Banda eta Antonio Oianguren sarituko dituzte biharko Kultur Galan

Jabi Leon

mutriku.

Miércoles, 18 de diciembre 2024, 20:20

Zabiel kultur etxeak Mutrikuko Udalak kultur arloan lan egiten duten eragile eta herritarrei aitortza egiteko antolatzen duen Kultur Gala hartuko du bihar, 18.30ean hasita.

Ekitaldia herritar guztien partaidetzari irekita egongo da eta gidari lanetan denbora luzean egunkari honetako Mutrikuko korrespontsala izan zen Alberto Gorritiberea arituko da.

Edonola ere, ostiral honetako Kultur Galan bi sari emango dituzte: Talde Saria Mutrikuko Musika Bandak jasoko du, eta Norbanako Saria arrantzale izan zen eta itsasontzien maketa ugari egin dituen Antonio Oianguren herritarrarentzat izango da. Sari hauekin, Udalak Bandaren ibilbide luzea eta taldeak herriari egiten dion ekarpena; eta Oiangurenek arrantza-ontzien lekukotasuna eta herriko ondarea bizirik mantentzeko egindako ekarpena errekonozitu nahi ditu.

Hori bai, biharko Kultur Gala ez da hortan geratuko. Izan ere, Udalak ekitaldi hori baliatuko du VIII. Iñigo Andonegi argazki lehiaketan saritutako irudiak aurkezteko (12 epaimahaiak aukeratutakoak eta beste bat herritarren botoen bidez aukeratutakoa). Argazki horiek Udalak argitaratuko duen 2025erako egutegia irudikatzeko erabiliko dira. Kultur Gala borobiltzeko bertaratzen direnentzako luntxa izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mutrikuko Musika Banda eta Antonio Oianguren sarituko dituzte biharko Kultur Galan