Borrar

Mutriku

Mutrikuko Narrupe elkarte gastronomikoak bazkide berrientzako ateak ireki ditu

J. L.

mutriku.

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:42

Gizartea aldatzen ari da eta berarekin batera herritarren aisialdirako ohiturak.

Hori dela eta, arlo ezberdineko erakunde eta eragilek beren ohiko funtzionamenduan aldaketak egin behar izan dituzte, urteak betetzen jarraitu ahal izateko.

Horietako batzuk elkarte gastronomikoak dira; Mutrikun ibilbide luzea duen Narrupe elkartearen kasu.

Elkarte honek garrantzi handia izan du bere sorreratik herriko bizitzan baina bere gaur egungo egoera ez da onena.

Horregatik, Narrupeko kideek elkarteko ateak bazkide berrientzako irekitzea erabaki dute. Gainera, bazkide berriek ez dute inolako diru sarrerarik egin beharko elkartearen parte izateko.

Narrupe elkarteko bazkide egiteko interesa duten herritarrek bihar arte egin dezakete eskaera. Horretarako zuzendaritza taldeko kideekin harremanetan jar daitezke, sare sozialen bitartez (@narrupe_elkartea) edo narrupeelkartea@gmail.com helbidera idatziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mutrikuko Narrupe elkarte gastronomikoak bazkide berrientzako ateak ireki ditu